Tuskegeeko esperimentua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mediku bat pazienteekin Tuskegee hirian.
Esperimentuan partehartzaileak Eunice Rivers erizainarekin hitz egiten.

Tuskegeeko esperimentua sifilis tratatzeko AEBetan, 1932 eta 1972 artean aurrera eramen zen azterketa kliniko multzo bat izan zen. Proiektua Tuskegee hirian egin zen, Alabamako estatuan. Seiehun apartzero afroestatubatuar, gehienak analfabetoak, aztertu ziren sifiliaren progresio naturala behatzeko. Ikusi nahi zen gaixotasuna tratatzen ez bazuten ea heriotzaraino irits bazitekeen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperimentu horrek eztabaida handia sortu zuen, eta aldaketak eragin zituen pazienteen legezko babesean azterketa klinikoetan.

1947an, penizilina sifiliaren tratamendu nagusia bihurtu zen. Aurkikuntza horren aurretik, sifiliak gaixotasun kroniko, mingarri eta disfuntzio multiorganiko batera eramaten zuen maiz.

Tuskegeen (Alabama, AEB), 1932an, sifilisaren aurkako tratamenduak oso arriskutsuak, toxikoak eta eraginkortasun txikikoak ziren garaian, AEBetako Osasun Publikoko Zerbitzuak (PHS) esperimentu bat jarri zuen abian, John Charles Cutler medikuaren aginpean, 600 subjekturengan gaixotasun benereoaren eboluzioa aztertzeko. 600 parte-hartzaileak beltzak ziren, pobreak eta ia denak analfabetoak.[1][2] Medikuek sifilisari buruz gehiago jakiteko aukera izan zuten, eta gaixoei doako tratamendua, klinikara joateko doako garraioa, otorduak eta, hilez gero, ehorzketa-asegurua ziurtatu behar zizkieten. Baina gizon haiei ez zieten diagnostikoa garbi adierazi: “odol txarra” zutela esan zieten, sifilisa, anemia, neke kronikoa eta beste gaixotasun batzuk izendatzeko erabiltzen zen termino lausoa.[3] Ezta ikerlanaren benetako helburua ere: tratamendurik gabe sifilisaren progresio naturala zein zen eta heriotzeraino iristen zen behatzea.[4][5]

1932an, ikerketa hasi zenean, sifiliserako tratamenduak oso toxikoak, arriskutsuak eta eraginkortasun zalantzagarrikoak ziren. Azterlanaren asmoaren zati bat zen tratamenduaren onurek haren toxikotasuna konpentsatzen ote zuten zehaztea eta gaixotasunaren etapa desberdinak ezagutzea, horietako bakoitzerako tratamendu egokiak garatzeko. Medikuek 600 gizon beltz errekrutatu zituzten: 600 gizonetatik 399 sifilisarekin kutsatuta zeuden azterketa hasi aurretik, hurrengo 40 urteetan gaixotasunaren aurrerapena aztertzeko. Konparazioak egiteko, 201 gizon osasuntsuk osatutako kontrol-talde bat ere aztertu zen.

Ikerketaren subjektuak penizilinarekin tratatu eta bukatu beharrean, edo farmakoa aztertzeko kontrol-talde bat ezarri beharrean, Tuskegee esperimentuko zientzialariek penizilinari buruzko informazioa ezkutatu zuten, gaixotasuna nola barreiatzen zen eta azkenean heriotza nola eragiten zuen aztertzen jarraitzeko. Halaber, tokiko beste gaixo batzuekin penizilina bidezko tratamendua erabiltzen ari zirela jakinez, hau saihesteko ohartarazi zitzaien subjektuei.

Esperimentuak 40 urtez iraun zuen, 1932 eta 1972 artean.[6] Zenbaki ofizialen arabera, 399 parte-hartzaileetatik 28 sifilisak berak jota hil ziren, eta beste 100 hari lotutako konplikazioekin. Soilik 74 geratzen ziren bizirik. Gainera, 40 gaixoren emazteak ere kutsatu ziren eta 19 haur gaitzarekin jaio.[4][7]

1972ko uztailaren 25an, Tuskegeeko esperimentuaren berri eman zuen Washingtongo Star egunkariak. Bertan azaldu zuten, 40 urtez sifilisarekin gaixotutako beltz txiroei gobernuak ez ziela tratamendurik eman, zientzialariek gaitzaren eboluzioa iker zezaten. Eskandalu handia eragin zuen informazioak eta proba klinikoen subjektu ziren gaixoen babeserako neurriak hartzea ekarri zuen, 1974tik aurrera.[8] Horrela ezarri zen National Commission for the Protection of Human Subjects of Biomedical and Behavioral Research (Ikerketa Biomedikoan eta Jokabidezkoan Giza Subjektuak Babesteko Batzorde Nazionala) eta National Research Act (Ikerketako Akta Nazionala) erakundea sortu zen. Tuskegee esperimentua, «beharbada Estatu Batuetako historiako ikerketa biomediko zitalena» bezala aipatua izan da.[9] Esperimentuak 1979ko Belmont txostena (Belmont Report) ekarri zuen.

Eugene Dibble Tuskegeeko ospitalaren burua.

Guatemalako sifilis esperimentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuskegeekoa gertatu zenaren antzera, Estatu Batuetako gobernuak zenbait gaixotasunen (sifilisa, gonorrea eta txankro biguna) baimenik gabeko ikerketa aurerra eraman zuen Guatemalako komunitate txiroenetan (langile sexual, umezurtz, soldadu, gaixo mental eta espetxeratuak). Esperimentuak AEBko Harry S. Truman presidentearen, Juan José Arévalo presidente guatemaltarraren eta Guatemalako osasun ofizialen ezagupean egin ziren eta John Charles Cutler medikuaren aginpean (Tuskegeeko sifilis esperimentuen zuzendaria). Haien ondorioz, 83 pertsona hil ziren.[10][11][12][10]

Zineman eta literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Feldshuh doktoreak Tuskegee estudioko istorioan oinarritutako antzezlana idatzi zuen, Miss Evers' Boys (Evers andereñoaren mutilak) izenekoa. 1992ko Pulitzer sarietako bigarren postuan geratu zen drama kategorian, eta HBOk 1997an egokitu zuen telebistarako film batean. Egokitzapena hamabi Emmy sarietarako izendatua izan zen eta bost kategoriatan irabazi zuen.[13][14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Brandt, Allan M.. (1978-12). «Racism and Research: The Case of the Tuskegee Syphilis Study» The Hastings Center Report 8 (6): 21.  doi:10.2307/3561468. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  2. Reverby, Susan M.. (2009). Examining Tuskegee : the infamous syphilis study and its legacy. ISBN 978-0-8078-9867-3. PMC 496114416. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  3. (Ingelesez) II, Vann R. Newkirk. (2016-06-17). «An Unethical Medical Study Took a Year Off the Lives of Black Men» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  4. a b «Sifilisaren akuriak, eta ez pertsonak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  5. (Ingelesez) Baker, Shamim M.; Brawley, Otis W.; Marks, Leonard S.. (2005-06). «Effects of untreated syphilis in the negro male, 1932 to 1972: A closure comes to the Tuskegee study, 2004» Urology 65 (6): 1259–1262.  doi:10.1016/j.urology.2004.10.023. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  6. (Ingelesez) «Tuskegee Study - Timeline - CDC - NCHHSTP» www.cdc.gov 2021-05-03 (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  7. (Ingelesez) University, © Stanford; Stanford; California 94305. «The shameful legacy of Tuskegee syphilis study still impacts African-American men today» healthpolicy.fsi.stanford.edu (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  8. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/tuskegeeko-esperimentuaren-berri-eman-zuen-aebtako-washington-star-egunkariak
  9. Katz, Ralph V.; Russell, Stefanie L.; Kegeles, S. Steven; Kressin, Nancy R. (noviembre de 2006). «The Tuskegee Legacy Project: Willingness of Minorities to Participate in Biomedical Research». Journal Health Care Poor Underserved (Johns Hopkins University Press) 17 (4): 698-715. PMID 17242525. doi:10.1353/hpu.2006.0126. PMCID 1780164. [1]
  10. a b (Ingelesez) Reverby, Susan M.. (2012-06). «Ethical Failures and History Lessons: The U.S. Public Health Service Research Studies in Tuskegee and Guatemala» Public Health Reviews 34 (1): 13.  doi:10.1007/BF03391665. ISSN 2107-6952. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  11. (Ingelesez) «US scientists 'knew Guatemala syphilis tests unethical'» BBC News 2011-08-30 (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  12. «Fact Sheet on the 1946-1948 U.S. Public Health Service Sexually Transmitted Diseases (STD) Inoculation Study» web.archive.org 2013-04-25 (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  13. https://news.cornell.edu/stories/1997/09/hbos-adaptation-feldshuhs-miss-evers-boys-12-emmys
  14. https://www.imdb.com/title/tt0119679/awards/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]