Wikipedia, Entziklopedia askea
Paradisuko Atea Florentziako San Joan bataiotegiko ekialdeko atea da, Santa Maria del Fiore katedralaren parean dagoena.
Lorenzo Ghiberti eskultore eta urreginak egin zuen, 1452an, eta bere lan gailena eta Pizkunde garaiko lanik nabarmenetako bat da[1]. Erabat urreztaturik dago eta Paradisukoa ezizena Michelangelo Buonarrotik eman zion. Florentziako uholdearen ondoren, jatorrizko panelak zaharberrituak izan ziren eta handik gertu dagoen Museo dell'Opera del Duomon kontserbatzen dira.
-
Adan eta Eba.
-
Noeren eszena.
-
Kain eta Abelen laukia, inguruko erliebeekin.
-
Salomon eta Sabako erregina.
-
Erliebe apaingarriak atean.