Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazioarteko Olinpiar Batzordea[1] (NOB[2]; ingelesez: International Olympic Committee; frantsesez: Comité international olympique) Suitzako erakunde bat da, irabazteko asmorik gabea eta gobernuz kanpokoa, egoitza Lausanan (Suitza) duena. Pierre de Coubertinek sortu zuen 1894. urtean, Parisen, Olinpiar Jokoak berpizteko helburuarekin.
Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Udako eta Neguko Olinpiar Jokoak antolatzen ditu, lau urtez behin. Udako Olinpiar Jokoak lehenengoz Atenasen antolatu ziren, 1896an; eta Neguko Olinpiar Jokoak Chamonixen, 1924an.
Batzordeak, bere sorreratik, Olinpiar Jokoei buruzko eztabaidarako hainbat bilera antolatzen ditu, besteak beste ondorengo Olinpiar Jokoen egoitzak hautatzeko.
1894. urteaz geroztik, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak 8 lehendakari izan ditu: