Wikipedia, Entziklopedia askea
Novell, Inc. (ingelesez noʊˈvɛl ahoskatua) estatubatuar software multinazionala izan zen. Utahn 1979an sortua, Walthamen egoitza nagusia zuen. Novell NetWare eta Linux sistema eragileentzako produktuak ekoizten zituen, ezagunena SUSE Linux Enterprise Desktop izanda.
2011n The Attachmate Groupek erosi eta 2014an Micro Focus britainiar enpresaren barnean desagertu zen.