Wikipedia, Entziklopedia askea
Les Demoiselles de Rochefort 1967ko Jacques Demy frantziar zinema zuzendariaren musikal filma da. Filmak arrakasta izan zuen eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sarirako izendatu zuten. 25 urte geroago, Agnès Vardak, Jacques Demyren emaztea, Les demoiselles ont eu 25 ans dokumentala grabatu zuen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Azoketako saltzaile talde bat Rochefort hirira iritsi da, aire zabalean azoka bat antolatzera. Solange eta Delphine ezagutuko dituzte; musika eta dantza eskolak ematen dituzten bikiak, alegia.[1]