Farmako diuretikoak nefronaren gune desberdinetan eraginez diuresia bultzatzea helburu duten sendagaiak dira. Gune desberdinetan eragin dezaketen arren, eragina beti bera da, ura kanporatzea eta batez ere sodioaren birxurgapena inhibitzea.
Farmako hauek medikuntzan batez ere hipertentsio arteriala murrizteko, bihotz gutxiegitasun kongestiboan, egoera edematosoetan eta giltzurrun gutxiegitasunean erabiltzen dira.
Diuretiko hauek eragina duten nefrona gune eta ekintza mekanismoaren arabera sailkatzen dira: