Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriel, Montgomeryko kondea, Lorgesko jauna (1530eko maiatzak 5- 1574ko ekainak 26) Henrike II.aren guardiaren kapitaina izan zen. Kapitain honek nahi gabe erregea hil zuen torneo batean (1559). Kalbinismoaren fedea bere egin eta higanoten buruzagietako bat bihurtu zen. Domfronten preso hartu zuten eta Katalina Medicikoaren aginduz exekutatua izan zen 1574an.
- Diccionario Hispánico Universal(1954), Editorial Jackson de Ediciones Selectas, tomo segundo: Biografía, Geografía e Historia.