Wikipedia, Entziklopedia askea
Bernard Palissyren erretratua.
Bernard Palissy (Saintes edo Lacapelle-Biron, Frantzia, 1510 – Paris, Frantzia, 1589) frantses zeramikagile eta idazlea izan zen.
Ikerketak eta esperimentuak egiten eman zituen bizitzako urte asko, eta prozedura berriak aurkitu zituen zeramika eta beira lantzeko; landarez, fruituz eta arrainez apaintzen zituen piezak.
Egindako ikerketa teknikoak laburbilduta ematen zituen obra bat argitaratu zuen 1580an: Discours admirable de l´art de terre, de son utilité, des émaux et du feu (Buztinaren arteari, bere erabilerari, esmalteei eta suari buruzko hitzaldi miresgarria).