Arradoi Izpuran (Nafarroa Beherea) kokaturiko mendia da. Gaztainondo eta haritzez osaturiko basoak ditu, eta bere magalean, Irulegiko ardoa ekoizteko erabiltzen diren mahastiak daude.
Bere lepoan, Garaziko hainbat mendi eta kokaleku identifikatzeko baliagarria den mahaia du, piknikgune batekin batera. Donibane Garazi ondoan kokaturik egonik, Garazi eskualdeko begiratoki onenetarikoa da mendi hau.
Izpuratik (1h 30m) hasten da mendira igotzeko ibilbiderik ohikoena, Mendiondoa baserriaren ondotik.
Piarres Narbaitz idazle azkaratearrak Pierre Arradoy goitizena erabili zuen.