Wikipedia, Entziklopedia askea
Androniko I.a Komneno[1] (grezieraz: Ανδρόνικος Αʹ Κομνηνός, Andrónikos I Komnēnós; c. 1118 – 1185eko irailaren 12a) Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen 1183-1185 bitartean. Alexio I.a Komnenoren biloba, Agnès Frantziakoarekin ezkondu eta 1183. urtean eskuratu zuen erregetza, Alexio II.a hilarazi ondoan. Isaak II.a Angelok eraitsi zuen 1185ean.[2].