Wikipedia, Entziklopedia askea
Chennai[1] (tamilez: சென்னை), 1996 arte Madras[1] izenez ezaguna, Indiako Tamil Nadu estatuko hiriburua da, eta Bengalako golkoko Koromandel kostan dago. Chennai laugarrena da Indiako metropolitar eremu jendetsuenen artean, eta bosgarrena Indiako hiri jendetsuenen artean. Izan ere, Chennai hiriak 4,34 milioi biztanle zituen 2001eko erroldan,[2] Chennaiko Udalak administratutako eremuaren barruan; eta metropoli handiko biztanleak, berriz, 6,5 milioi ziren.[3]
Chennai senidetua dago munduko beste hainbat hirirekin. Hona hemen zerrenda:[4][5]