Étienne François de Choiseul
Appearance
Étienne François de Choiseul (Lorrena, 1719ko ekainaren 28a - Paris, 1785eko maiatzaren 8a) frantses politikaria izan zen.
Luis XV.a erregearen Kanpo Arazoetako ministro eta Vatikanoan enbaxadore izan zen. Armada guztiz eraberritu eta egokitu zuen, adiskidantza-hitzarmena sinatu zuen Karlos III.a Espainiako enbaxadorearekin (familiako hitzarmena, 1761), eta Lorrena (1766) eta Korsika (1768) Frantziaren mende geratzea lortu zuen. Entziklopediaren zalea (Frantziatik jesuiten egoztea agindu zuen 1764an) eta erregearen aginpidea murriztearen aldeko aristokrata zen. Gobernua eta politika utzi behar izan zituen, garai hartako zailtasun ekonomikoen aitzakian, eta erretiratu egin zen ondoren.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Étienne François de Choiseul |