Balaton
Balaton | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 104 m |
Mota | rift-laku, geographical small region of Hungary (en) |
Luzera | 78 km |
Zabalera | 15 km |
Azalera | 592 km² |
Sakonera | 12,5 m |
Bolumena | 1.900 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°51′N 17°43′E / 46.85°N 17.72°E |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Sió ibaia |
Erresidentzia denbora | 2 a |
Arroaren azalera | 5.181 km² |
Arro hidrografikoa | Danube basin (en) |
Balaton[1][2] Hungarian dagoen aintzira da, Europa Erdialdeko handiena eta helburu turistiko nagusia. Hunagaria estatu itsasgabea denez, batzuetan Hungariako itsasoa izena ematen zaio. Zala ibaiak da ur hornitzaile nagusia eta Sió ubideratua da hustubide bakarra.
Izena
Hungarieraz, aintziraren izena Balaton da (ezizenez Balcsi eta, batzuetan, Hungariako itsasoa). Latinez Lacus Pelso da, alemanez Plattensee, eslovakieraz Blatenské jazero eta kroazieraz/serbieraz Blatno Jezero.
Izenak aintzira lohia esan nahi du gutxi gorabehera eslavieraz (blato hitzak lohi edo lokatz esan nahi baitu). Hungarierazko izena blato hitzetik dago eratorria, baina gaurko hungarieraz ez du esanahi zehatzik.
Erromatarrek Lacus Pelso izena eman zioten, hau da, «aintzira azala» (sakonera gutxikoa) latinez. Esanahi bera du alemanezko Plattensee izenak.
Klima
Balaton aintzirak eskualdeko euri kopuruan eragiten du. Eskualdeak 5-7 cm gehiago jasotzen ditu, Hungariako beste eskualdeek baino. Horrela, egun hodeitsuagoak eta tenperatura epelagoak eragiten ditu. Aintziraren urazala izoztu egiten da negu hotzenetan.
Eskualdeko klima egokia da mahatsondoak hazteko eta ardoa ekoizteko. Aintzirak eguzki-erradiazioa islatu eta mahatsa heltzeko behar den eguzki-argia bikoizten du. Klima mediterraneoaren antzeko eguraldiak eta bertako lur bolkanikoak mahatsondoaren landaketa ahalbidetu du, erromatarren garaitik.
Herriak
Ipar ertza
Ekialdetik mendebaldera:
Balatonfőkajár - Balatonakarattya - Balatonkenese - Balatonfűzfő - Balatonalmádi - Alsóörs - Paloznak - Csopak - Arács - Balatonfüred - Tihany - Aszófő - Örvényes - Balatonudvari - Fövenyes - Balatonakali - Zánka - Balatonszepezd - Szepezdfürdő - Révfülöp - Pálköve - Ábrahámhegy - Balatonrendes - Badacsonytomaj - Badacsony - Badacsonytördemic - Szigliget - Balatonederics - Balatongyörök - Vonyarcvashegy - Gyenesdiás - Keszthely
Hego ertza
Ekialdetik mendebaldera:
Balatonakarattya - Balatonaliga - Balatonvilágos - Sóstó - Szabadifürdo - Siófok - Széplak - Zamárdi - Szántód - Balatonföldvár - Balatonszárszó - Balatonszemes - Balatonlelle - Balatonboglár - Fonyód - Bélatelep - Balatonfenyves - Balatonmáriafürdő - Balatonkeresztúr - Balatonberény - Fenékpuszta
Erreferentziak
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balaton |