www.fgks.org   »   [go: up one dir, main page]

Iragarpena

Gaur

2024/07/05

Gaur giro eguzkitsua eta arratsaldean trumoi-ekaitzerako joera. Zerua ia garbi egongo da goizean, nahiz eta kostaldean goizean goiz behe-hodei batzuk agertu. Tenperaturak 30 ºC-ak gaindituko ditu barnealdeko leku askotan eta kostaldean 25-27 ºC inguruko balioak izango dira. Arratsaldean aldaketak izango dira. Bero-hodeiak ugarituko dira eta zaparrada trumoitsuak botako ditu; txingorra ere egin dezake. Gainera, Kantauri isurialdean behe-hodeiak ugaritu egingo dira azken orduetan. Ekialdeko haize suabea ibiliko da eta arratsaldean iparraldera joko du. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak izan daitezke.

Tenperatura:

  • Bilbao: 17/28 ºC
  • Donostia:15/26ºC
  • Gasteiz:12/33 ºC
  • Iruña:15/34 ºC
Bihar

2024/07/06

Larunbatean giro goibela, freskoa eta hezea. Tenperatura asko jaitsiko da: ia lurralde osoan 20 ºC-ren bueltakoak izango dira balio altuenak. Nafarroa hegoaldean soilik iritsiko dira 25 ºC-ra. Eguraldi goibela nagusituko da, ipar partean euria edo zirimiria egingo du eta hegoaldeko zenbait lekutan ere bai. Hala eta guztiz, zenbat eta hegoalderago, eta orduan eta lehorragoa eta eguzkitsuagoa izango da eguraldia. Ipar-mendebaldeko haizea indartu egingo da, eta ziertzoa bereziki zakar ibiliko da arratsaldean Nafarroa hegoaldean.

Tenperatura:

  • Bilbao: 17/21 ºC
  • Donostia:15/20ºC
  • Gasteiz:12/18 ºC
  • Iruña:16/22 ºC
Etzi

2024/07/07

Igandean argitzera egingo du orduek aurrera egin ahala. Goizaldean eta goizean goiz hodei asko agertuko dira. Goizean hodeiak gutxituz joango dira eta arratsaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Egunaren lehen partean baliteke Kantauri isurialdean zirimiria egitea, batez ere goizaldean eta goizean goiz. Tenperaturak apur bat gora egingo du. Iparraldeko eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da.

Tenperatura:

  • Bilbao: 15/22 ºC
  • Donostia:13/21ºC
  • Gasteiz:10/21 ºC
  • Iruña:13/24 ºC

Joera

  • Ostirala

  • Larunbata

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 03:02:00
    15:20:00
  • Itsasbehera 08:56:00
    21:29:00
  • Tenperatura 20º
  • Itsasgora P: 4.09 / 4.28
    B: 1.29 / 1.1
  • Eguzkia UTC 04:38:00
    UTC 19:54:00
  • Ilargia 03:32:00
    20:13:00

2024/07/05

Eki-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; goizean goiz hego-ekialdekoa nagusituko da. Goizean ipar-ekialdera aldatuko du, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin. Arratsaldean iparraldera aldatuko du, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin; egunaren amaieran ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Itsaso kizkurra eragingo du goizean goiz, eta gainerako orduetan itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Gauean trumoi-ekaitzak izan daitezke.

Bihar
  • Itsasgora 03:47:00
    16:02:00
  • Itsasbehera 09:40:00
    22:14:00
  • Tenperatura 20º
  • Itsasgora P: 4.1 / 4.34
    B: 1.25 / 1.07
  • Eguzkia UTC 04:39:00
    UTC 19:54:00
  • Ilargia 04:36:00
    20:57:00

2024/07/06

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin. Itsaskirria edo itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Etzi
  • Itsasgora 04:28:00
    16:42:00
  • Itsasbehera 10:21:00
    22:56:00
  • Tenperatura 20º
  • Itsasgora P: 4.09 / 4.35
    B: 1.24 / 1.09
  • Eguzkia UTC 04:39:00
    UTC 19:54:00
  • Ilargia 05:45:00
    21:30:00

2024/07/07

Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin; egunaren bigarren partean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean, goizean txikitu eta metro ingurukoak izango dira.

1 / 30 Hurrengoa
Eguraldi eguzkitsuak zaparrada trumoitsuak ekarriko ditu arratsean, eta giro freskoa gailenduko da asteburuan

Eguraldi eguzkitsuak zaparrada trumoitsuak ekarriko ditu arratsean, eta giro freskoa gailenduko da asteburuan

Abisu horia ezarri dute gaurko, 18:00etatik 24:00etara, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzakeelako. Igandean, orduak igaro ahala, hobera egingo du.
Abisu horia ostiral honetan Nafarroako Ebroko Erriberan, 36 gradura arteko tenperaturengatik

Abisu horia ostiral honetan Nafarroako Ebroko Erriberan, 36 gradura arteko tenperaturengatik

Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) abisu horia ezarriko du 13:00etatik 20:59ra tenperatura altuengatik. Larunbatean, aldiz, tenperaturak ia 10°C jaitsiko dira. Era berean, tenperaturak 30 gradutik gorakoak izan daitezke ostiralean, EAEko barnealdean.
Giro freskoa aurreikusten da sanferminen txupinazorako

Giro freskoa aurreikusten da sanferminen txupinazorako

Zeru hodeitsua nagusituko da Iruñean sanferminetako txupinazo egunean. Ziertzoak gogor joko du, eta euria egiteko aukerak % 10-20 inguruan mantenduko dira.
Euskalmet: ''Astelehenean tenperaturak gora egingo du eta udako eguraldia izango dugula dirudi''

Euskalmet: ''Astelehenean tenperaturak gora egingo du eta udako eguraldia izango dugula dirudi''

Euskalmeteko zuzendari den Jose Antonio Arandak iragarri duenez, asteburu fresko eta euritsu baten ostean, udako eguraldiaz gozatuko dugu astelehenean.

Eguraldi ezegonkor hau ohikoa da Euskal Herrian, baita uda hasieran ere

Eguraldi ezegonkor hau ohikoa da Euskal Herrian, baita uda hasieran ere

Andoni Aizpuru Eguraldiko aurkezleak azaltzen duenez, uda beteko giroa helduko da Kantauri isurialdera ere, baina ohikoena da egonkortasunak asko ez irautea.

Beryl urakana 5. kategoriara iritsi da Karibe itsasoan

Beryl urakana 5. kategoriara iritsi da Karibe itsasoan

Aurten, Atlantikoan inoiz baina urakan gehiago espero dituzte, adituen arabera. 13 urakan egon daitezke; horietatik, zazpi urakan kategoria handiagokoak izan daitezke.

Uholdeek eta luiziek egoera latzak eragin dituzte Suitzan eta Italian

Uholdeek eta luiziek egoera latzak eragin dituzte Suitzan eta Italian

Italiako iparraldeko mendi inguruetan, hainbat ebakuazio eragin dituzte uholdeek. Suitzan, 3 hildako zenbatu dituzte eta laugarren bat desagertuta dago.

Zeru hodeitsuekin eta zaparrada batzuekin hasi dugu uztaila

Zeru hodeitsuekin eta zaparrada batzuekin hasi dugu uztaila

Udako hilabete berriak ez du aldaketa bortitzik ekarriko. Hala ere, asteak aurrera egin ahala, prezipitazioak ahuldu egingo dira.
Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua berriro ireki dute, euriak eragindako kalteak konpondu ondoren

Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua berriro ireki dute, euriak eragindako kalteak konpondu ondoren

Zerbitzuak bere ohiko jarduera berreskuratu du, larunbat goizaldean izandako euriteek eragindako kalteak konpondu ondoren. Zaparrada iraunkorrek larrialdi zerbitzua ixtea eragin zuten.
Prezipitazioak eten dira, ordubetean metro koadroko 30 litro baino gehiago pilatu ondoren

Prezipitazioak eten dira, ordubetean metro koadroko 30 litro baino gehiago pilatu ondoren

Igandean, zeruak hodeitsu jarraituko badu ere, tarteka ostarteak irekiko dira. Kantauri isurialdean giroa lasaia izango da eta Mediterraneo isurialdean, aldiz, ezegonkortasun apur batekin jarraituko dugu.
1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak