www.fgks.org   »   [go: up one dir, main page]

Traganarrua edo tragarroia haize-zurrunbilo indartsua da, hodei-zutabe edo kumuluninbo baten azpitik irteten den hodei-kono alderantzikatu eta inbutu-formako gisa azaltzen dena, azpian itsasotik jasotako ur-tantaz edo lurretik jasotako hauts, harea edo zaborrez osaturiko anabasa bat eduki ohi duena[1].

Tragarroi bat Floridan.

Normalean, ez dira oso indartsuak, tornadoak ez bezala, eta denbora gutxi irauten dute. Hala ere, nabigaziorako arriskutsuak izan dira oso.

  • Tornado motakoak.
  • Tornado motakoak ez direnak (Trumoi-ekaitz gainbarrunbe batek sortuak)

Kokapena

aldatu

Gehienak tropikoetan jazo badira ere, batzuetan munduko beste lekutan jazo dira, adibidez, Euskal Herrian. Urtero Europan 160 traganarru ikusi dituzte.

Euskal Mitologian

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Traganarru (mitologia)»

Traganarru itsas irelua da, bortitza eta generalki traganarruaren itxurarekin agertzen dena itsontziak eta pertsonak irensteko. Bere izenak adierazten duenez, traganarru edo itsas-arranpa edo ubilaren itxura hartzen du.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu