Bihotz-gutxiegitasuna betetze bolumen normal batetik abiatuz behar tisularrei erantzuteko bihotzaren ezintasuna da. Barne medikuntzan eta kardiologiangaixotasunik ohikoenetarikoa da. Historikoki "bihotzeko asma" ere deitu izan diote.
Kontzeptualki bihotzak huts egiten duenean erabiltzen da, izan ere bihotz gaixotasun guztiek amankomunean duten azken puntua da bihotz gutxiegitasuna.
Gure inguruan hipertentsio arterialaren ondorio dira bihotz gutxiegitasunen %75, iskemia miokardikoa izanik bigarren determinatzaile garrantzitsuena.
Hiru mota ditugu kaltearen kokapenaren arabera: Ezkerrekoa, eskuinekoa edo alde bietakoa. Bihotzaren funtzioari dagokionez: Sistolikoa edo diastolikoa.