www.fgks.org   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Harizpi bikoitzeko erretrotranskribatutako DNA birus: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Kate bikoitzeko erretrotranskibatutako DNA birus''' bat edo '''kbDNA-AT birus''' bat, kutsatzen duen zelulan [[alderantzizko transkripzio]] bidez, hau da, DNAzko moldetik abiatuta tarteko [[RNA]] eratuz ugaltzen den DNAzko genoma duen birus mota bat da. Baltimoreko sailkapeneko VII. taldeko birusak dira.
'''Kate bikoitzeko erretrotranskibatutako DNA birus''' bat edo '''kbDNA-AT birus''' bat, kutsatzen duen zelulan [[alderantzizko transkripzio]] bidez, hau da, DNAzko moldetik abiatuta tarteko [[Azido erribonukleiko|RNA]] eratuz ugaltzen den DNAzko genoma duen birus mota bat da. Baltimoreko sailkapeneko VII. taldeko birusak dira.


== Ugalketa ==
== Ugalketa ==

00:36, 21 apirila 2015ko berrikusketa

Kate bikoitzeko erretrotranskibatutako DNA birus bat edo kbDNA-AT birus bat, kutsatzen duen zelulan alderantzizko transkripzio bidez, hau da, DNAzko moldetik abiatuta tarteko RNA eratuz ugaltzen den DNAzko genoma duen birus mota bat da. Baltimoreko sailkapeneko VII. taldeko birusak dira.

Ugalketa

Birus partikuletan dagoen DNAzko genoma kutsatutako zelulan bi modutan transkribatzen da:

  • RNA mezulari bidez birus proteinen sintesirako.
  • RNA aurregenomiko bidez genoma ugaltzeko.

Biralki kodetutako alderantzizko transkriptasak RNA aurregenomikoa erabiltzen du molde bezala birusaren DNA genomikoa sortzeko.

Proteinen sintesia: dsDNA → mRNA → proteinak
Genomaren ugalketa: dsDNA → (+)ssRNA → RNA/DNA → dsDNA
Enzimak: Kutsatutako zelularen RNA polimerasak.: dsDNA → mRNA, dsDNA → (+)ssRNA
Birusak kodetutako alderantzizko transkriptasa: (+)ssRNA → RNA/DNA → dsDNA

Xehetasun gehiagoz, birusaren ugalketak honako etapa hauek ditu:

kbDNA-AT birus baten ugalketaren eskema.
  • Birusaren DNAren sarrera nukleoan eta konponketa kutsatutako zelularen konponketa mekanismoaren bidez.
  • DNAren transkribapena kate bakarreko RNA positibo eta RNA mezularian.
  • RNA mezulariaren itzulpena zitoplasman, non birus proteinak ekoitzi eta metatzen diren, horien artean alderantzizko transkriptasa bat.
  • Birus proteinen elkarreragina kate bakarreko RNA positiboarekin, protobirioien elkarketa eta RNAren alderantzizko transkribapena birioien barnean RNA/DNA konplexu batean alderantzizko transkriptasaren bidez.
  • Birioiaren azken helketa eta irteera gemazio bidez Hepadnaviridaeren kasuan.
  • Genoma partzialki kate bikoitzekoa den DNAzko molekula zirkular eta ez kobalenteki itxi bat izan daiteke 3,2 base pareko luzerarekin (Hepadnaviridae), edo baita kate bikoitzeko DNA molekula bat, bi kateetan ezjarraikortasunak dituena, 8 base pareko luzerarekin (Caulimoviridae)

Espezieak

Talde honek bi familia ditu: Hepadnaviridae, ornodunak kutsatzen dituena eta B hepatitiaren birusa barne duena, eta Caulimoviridae, landareak kutsatzen dituena eta azaloreko mosaiko birusa barne hartzen duena.

Ikus, gainera