www.fgks.org   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Milton H. Erickson: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{lanean|Josu}} '''Milton Hyland Erickson''' (Aurum, Nevada, 1901eko abenduaren 5a-Phoenix, Arizona, 1980ko martxoaren 5a) mediku psikiatra estatubatuarra izan zen, ospe handia lortu zuena hipnosi klinikoa erabiliz psikoterapiaren arloan. American Society for Clinical Hypnosis (ASCH) erakundea sortu zuen 1957an, hipnosi klinikoaren arloan erakunde erreferentziala osasun mentaleko profesionalentzat <ref> Heron, William T. (1963-04...»
 
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa: 20. lerroa:


[[Kategoria: Hipnosia]]
[[Kategoria: Hipnosia]]
[[Kategoria: Ameriketako Estatu Batuetako psikiatrak]]

13:26, 10 ekaina 2024ko berrikusketa


Milton Hyland Erickson (Aurum, Nevada, 1901eko abenduaren 5a-Phoenix, Arizona, 1980ko martxoaren 5a) mediku psikiatra estatubatuarra izan zen, ospe handia lortu zuena hipnosi klinikoa erabiliz psikoterapiaren arloan. American Society for Clinical Hypnosis (ASCH) erakundea sortu zuen 1957an, hipnosi klinikoaren arloan erakunde erreferentziala osasun mentaleko profesionalentzat [1].

Biografia

Erickson Nevadako Aurum herrian jaio zen, 1901ean. 17 urterekin poliomielitis larria harrapatu zuen. Gaitz honek bere bizitza sakon markatu zuen, eta ondorio larriak utzi zizkion betiko maila neuromuskularrean. Hala ere, bere baitan aplikatu zituen autosugestioaren prozedurei esker, patologia latz horretatik hobetzeko gai izan zen [2] [3]

Bere osasun-hobekuntzaren ondoren, Wisconsin-Madison unibertsitatean medikuntza eta psikologiaren ikasketak uztartu zituen, gradu bikoitza eskuratuz. Ordurako hipnosiak bere arreta osoa erakartzen zuen, eta Clark Hullen laborategian hipnosiari buruzko bere ezagutzak hobetu zituen.

XX. mendeko 40ko eta 50eko hamarkadetan Ericksonek bere ekarpen zientifiko gorenak garatu zituen. Psikiatriako irakaskuntza, AEBetako hainbat unibertsitateetan, psikoterapeuta gisa bere kontsultan egindako lanarekin uztartu zituen. Irakasle eta terapeuta gisa onarpen eta ospe zabala lortu zituen nazioarteko psikiatren eta psikologoen artean.

Bere gaztetako gaitzaren ondorioak bere bizitza asko baldintzatu arren (min kronikoa pairatzen zuen eta gurpildun aulki batean amaitu zuen) bizitza oso aktiboa izan zuen hil arte. Bere esanetan, egunero praktikatzen zuen autohipnosiak asko lagundu zion poliomielitisaren ondorio berantiarrei aurre egiteko [4].

Ekarpen zientifikoak

Erreferentziak

  1. Heron, William T. (1963-04-19) American Society of Clinical Hypnosis Science. 140 (3564): 321–323
  2. Hayley, J. (1968). Advanced Techniques of Hypnosis and Therapy: Selected Papers of Milton H. Erickson M.D. New York: Grune and Stratton Publishers. 1-6 orr. ISBN: 978-0808901693
  3. Milton H. Erickson & Ernest Rossi, «Les expériences d'autohypnose de Milton H. Erickson», The American journal of clinical hypnosis, 1977ko uztaila, 20, 36-54 orr.
  4. Montagud Rubio, N. Milton H. Erickson: biografía de este investigador de la hipnosis Psicología y Mente (2020ko ekaina)